XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken aldi hau, nahiz eta Euskal Herriko Baionan igaro, erbesteratu gisa eman zuen Aita Donostiak, Hego Euskal Herrira itzuli ezinik aurkitzen zen eta.

Beraz Baionan amaitu zuen desterrua.

Irakurria dut Baionan hasi zuela erbestea 1936.eko Uztailaren 18an; eta ez da egia.

Egun horretan, Espainiako gerra hasi zen egun berean, Donostiatik Baionara joan zen Aita Donostia, baina ez erbestera.

Irungo muga zabalik zegoen eta La Argentina dantzariarekin joan zen gure prailea Baionara, goizean Donostian euskal dantzen saio bat Antonia Mercé horri aurkeztu ondoren.

Gau hartan bat batean hil zen dantzari hori Baionako Miraflores Enean, Aita Donostiak komentutik goizaldean hurbilduta azken sakramentuak eman zizkiolarik.

Hurrengo egunetan Baionatik Sarara bitartean ibili zen Aita Donostia, Lerenboure eta Intxaustirekin errefuxiatuentzat etxeak biltzen, asko bait ziren Nafarroatik zetozenak.

Baina Abuztuaren lehen egunetan berriz zegoen Lekarotzen gure prailea.

Egun haietan, hurrengo urtean ospatu beharko zen omenaldi bat antolatzen zebilen Aita Donostia, Jean-Dominique-Julien Sallaberry-rena.

Maulen 1837an jaioa zen eta laster beteko zen mendeurrena.

Eusko Ikaskuntzako Musika Sailaren Burua zenez, berari zegokion omenaldi hori antolatzea, eta horretan zebilen gerra sortu zenean.

Aita Donostiako Jose Antonioren desterrua Azaroaren 3an hasten da.

Arratsaldeko 6retan, Aita Riezu Iruñera doa, Argentinarako bideetan, eta Aita Donostia, ordu berean, Dantxarineako mugarantz Frantziako Toulousera iristeko asmoetan.

Azaroaren 6an heldu zen hiri horretara, Ataungo Aita Bonifazio bertan aurkitu zuelarik.

Hiru urte beteko ditu Toulousen, Parisera, Bordelera eta Baionara noiz behinean bidaiak burutuz.

1937.eko Otsailaren 11an Azkainera doa Urreta jaunarekin ezkondua den arreba Maria ikustera, lau edo bost egun bertan familiarekin egonez.

Otsailaren 18an berriz dago Toulouseko komentuan.

Konposaketari ekiten dio eta hitzaldiak prestatzeari.

Musikalanen artean aipatu beharko genuke Otsailaren 24tik Apirilaren 8 arte, hau da, hile terdian, Pasioaren Poema amaitu zuela.

Beste lan batzu ere burutu ditu egun hauetan: Qué seria yo sin ti, Amabirjinari Kantiga, [A la fontaine de Beleria, Envoi, kantu eta pianorako, , eta abar.

Idazlanen artean burutzen dituenak hauek dira: eta .

Azken lan hau irakurtzeko Abuztuaren 19an Parisera joan zen, bertan 23tik 28ra II Nazioarteko Folklore Biltzarrean parte hartuz.

Irailaren 15rako berriz zegoen Toulouseko komentuan.